Image
Image
Lehenengo emakumezkoen pilota partidekin estreinatuko da Beti Alai pilotalekua

Artzain Egunaren altzoan, emakumezkoen pilota partidak jokatuko dira apirilaren 20an, 17:00etan, Beti Alai pilotalekuan. Sarrera doakoa da eta herritar guztiak zein interesa duen oro gonbidatuta dago. 

"Ordiziako Udalak konpromiso irmoa du emakumezkoen kirolarekin. Aukera paregabea izango da Beti Alai pilotaleku berritua estreinatzeko, zalantzarik gabe", nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak. 

1) Esku pilota, lau t´erdikoa: Miren Larrarte vs Itxaso Erasun

2) Gomazko paletako binakako partida: Leire Galdos - Miriam Arrillaga / Amaia Irazustabarrena - Maider Huici

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza