Asteburuan jokatu da Oianguko BTT Sari Nagusia. Ordiziako BTTlandia taldeak antolatuta jokatu da IV. edizioa. Lasterketa Goierri Eskola ingurutik abiatu da, eta 4 kilometroko ibilbidea izan da osatu dutena. Itzulika, kategoriaren araberakoa izango da: Elite eta 23 urtez azpikoek, 6 itzuli; Master 30koek, 5 itzuli; master 40 eta 50, 4 itzuli; juniorrek, 4 itzuli; emakumeek, 4 itzuli; eta kadeteek, 3 itzuli.
Gainera, Gipuzkoako txapelketa ere jokatu da, eta Euskaldi Openerako puntuagarria izan da. Kasu honetan, Josu Torres eta Paula Suarez izan dira maila nagusiko irabazleak.
SAILKAPENAK. Oianguko Sari Nagusia
Kadeteak (mutilak)
Kadeteak (neskak)
Juniorrak
Master 30
Master 40
23 urtez azpikoak
Elite maila (Mutilak)
Elite maila (Neskak)
SAILKAPENAK. Gipuzkoako Txapelketa
Kadeteak (mutilak): Jokin Askarai
Kadeteak (neskak): Naia Polo
Juniorrak: Igor Bilbao
M-30: Ugaitz Olaizola
M-40: Eneko Gonzalez
23 urtez azpikoak: Gexan Albisu
Elite mutilak: Patxi Plazaola
SAILKAPENAK: Euskadiko Opena
Elite mutilak: Josu Torres
M-30: Jon Arrastia
M-40-50-60: Alberto Gomez
Open Gazteak: Irene Dallo
Open Scrath: Paula Suarez
Juniorrak: Koldo Herrero
Kadeteak: Eneit Vertiz