Ordiziak aparkaldi mugatuko gunea du Eskarabilla auzoan, eta hainbat kaleri eragiten die neurri honek. Espazio hau jarri zenean 201 plaza bideratu ziren helburu horretarako eta aparkatzeko muga 20:30etatik 09:30era jarri zen, astelehenetik ostiralera, baimenduetako bizilagunentzat. Goizeko 9:30etatik iluntzera (20:30) eta asteburu zein jai egunetan ordea gune gorri hori parking librea izango da. Kale hauetan bizi diren herritarrek eskatu dezakete txartela: Urdaneta, Maribaratza, Diego Rivero, Goierri, Berria eta Joseba Rezola, eta Kale Nagusia 1etik 11ra eta 2tik 22ra; Andre Mari kalean 3tik 19ra; Goenkalen 1etik 9ra eta 2tik 8ra, eta, azkenik, Joaquin Jose Arteaga kalean 1 eta 2.

Martxan jarri zenetik herritarrek bertan aparkatu ahal izateko egoiliar txartela ateratzeko aukera izan dute azken hilabete hauetan, batzuek txartela jaso zutelarik. Baina txartela 2020 urterako zen eta orain berriak banatuko dira bihar hasita, osteguna, Udaltzaingoan. Martxoaren 5a bitartean jasotzeko aukera egongo da, aipatutako bulegoan 08:00etatik 20:00etara bitartean. Orain arte, 500 eskaera inguru jaso dira eta beste norbaitek egin nahiko balu, eskaera horiek Udaltzaingoan egin daitezke.

Hala, txartel hori dutenek aparkaldi mugatuko lekuan aparkatzea baimenduta izango dute. Gainontzekoek, ezingo dute txartela izan gabe bertan aparkatu eta honako ordutegia errespetatu beharko dute: 20:30etatik 09:30etara.

Oraingoz, doan

Pandemia eta inguruan egiten ari diren etxe berrikuntzak eta horiek sorrarazi duten aparkantu galera direla eta 2020ko martxoan gune gorriarentzako erabakitako erabilera bertan behera geratu zen eta horrekin batera ordaintzeko obligazioa. Denbora tarte honetan txartela eskatu duten pertsonei ez zaizkie ordenantzak jasotzen duen ordainketa tramitea egiteko behar diren datu guztiak eskatu beraz orain txartel berriaren bila etortzen direnean falta diren datuak eskatuko zaizkie, eta kontu korronteko zenbakiaren ziurtagiria ere eraman beharko dute (kontuaren titularra bakoitza dela ziurtatzen duena, Garrantzitsua da guztiek informazio hori eramatea, bestela ez dira txartelak entregatuko.

Oraingoz aparkaldi mugatuko guneko txartela ateratzea doakoa izan da, baina aurrez onartu moduan, ordaindu egin beharko da. “Oraingoz behintzat doakoa izaten jarraituko du, Pandemia eta inguruan egiten ari diren etxe berrikuntzak eta horiek sorrarazi duten aparkantu galera direla eta. Baina aurrez udalbatzan onartutako ordenantzak jasotzen duen moduan, etorkizun batean ordaindu egin beharko da txartel hau izateagatik”, azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak. Gainera, banatuko diren txartelak ez dira 2021 urtean bakarrik erabiltzekoak izango; oraingo txartelak ez du epe mugarik izango; iraungitze datarik.