Ordiziako Udalak, Europar Batasunaren Next Generation laguntza-funtsarekin, ‘Ordiziako Azokaren Transormazio Digital eta Iraunkorrerako Plana: Azoka XXI’ aurkeztu zuen. Proiektu honen bidez, merkatuaren espazioa fisikoki eraldatzea eta modernizatzea planteatzen zen, behar berrietara egokitutako espazio bat sortu eta, asteroko azoka moderno, jasangarri eta eraginkor batez gain, gizartea, kultura eta merkataritza dinamizatzeko ekimenak etengabe garatzea bilatzen duten jarduera sorta zabala abian jarriz.
Merkataritza, asteroko azoka eta nekazaritzako elikagaien sektorea dira Ordiziaren eta Goierriren nortasun-ardatzak, eta 10.000 biztanletik gora izanda, esparru horietan kokatzen jakin du.
Testuinguru horretatik abiatuta, eta ingurune ekonomiko eta sozialean gertatzen ari diren aldaketen jakitun, estrategia propio bat diseinatzeko beharra ikusi zen, azoka modernizatzea eta aktibatzea ardatz hartuta, udalerriko hiri-ekonomiaren eraldaketa lehiakorra eta modernizazioa hedatzeko, eta, aldi berean, udal-nortasuna bera indartzeko, bere historiarekin koherentea den eskualdeko hirugarren sektoreko buru gisa.
Ordiziako Merkatuaren Eraldaketa Digital eta Iraunkorrerako Planaren estrategia integrala da eta hainbat arlotako ekintzak biltzen ditu, merkatuari, merkataritzari eta merkatariei eta udalerriari kontsumitzaileen beharretara egokitzeko eta merkataritza-eredu digital, iraunkor eta erakargarri baterantz aurrera egiteko aukera emango dietenak. 2024koUda eta udazkenean hainbat ekimen garatu ziren eta urte berria hastearekin batera, azokako produktuen salmenta sustatuko duten bi ekimen aurkeztera gatoz:
Azokan erosteak saria du: