Bihar irekiko da Ordiziako udaleku irekietarako izen-ematea. Apirilaren 14tik 24ra bitartean eman ahal izango da izena, aurrez aurre udaletxeko arreta bulegoan (08:00-13:30) edo Gazteriako bulegoan (Barrena, astearte eta ostegunetan 16:00-18:00), baita egoitza elektronikoaren bidez ere www.ordizia.eus webgunean.
2015 eta 2021 urte bitartean jaiotako haurrentzat dira udalekuak, eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra egingo dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, Hitzaro Euskara Elkartearen gidaritzapean.
Plazak mugatuak dira, eta behar izanez gero zozketa egingo da. Maiatzaren 8an jakinaraziko da parte hartzaileen zerrenda.