Image
Image

Aisialdiko begirale eta zuzendarien titulua lortzeko eta euskarazko kirol prestakuntzarako dirulaguntzak

Ordiziako Udalak 2026ko dirulaguntzen deialdia ireki du aisialdiko begirale edo zuzendari titulua lortzeko prestakuntza egin duten herritarrentzat, baita euskarazko kirol prestakuntza ikastaroak egin dituzten kirol arloko hezitzaile eta entrenatzaileentzat ere. Laguntzen helburua da euskarazko prestakuntza sustatzea eta aisialdiaren zein kirolaren esparruan euskararen erabilera indartzea.

Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua lortzeko, 2024-2025 edo 2025-2026 ikasturteetan prestakuntza amaitu duten Ordiziako herritarrek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Kirol arloko prestakuntzaren kasuan, euskarazko ikastaroak egin dituztenek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta Ordiziako kirol klub bateko entrenatzaile edo hezitzaile badira edo Ordizian erroldatuta badaude.

Ikastaroek euskaraz emanak eta Eusko Jaurlaritzak homologatuak izan behar dute. Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroen kasuan, gainera, atal teorikoa eta praktikoa gainditu behar dira.

Udalak 1.000 euroko aurrekontua bideratu du dirulaguntza hauetara. Laguntzak lehia bidezkoak ez diren prozeduraren arabera emango dira, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaerak kontuan hartuta.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak 2026ko abenduaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira, Herritarren Arreta Bulegoan (Kale Nagusia 26, behea), 08:00etatik 13:30era, edo online, www.ordizia.eus webgunearen bidez.

Informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko baldintzak Ordiziako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

OINARRIAK

 

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza