NANa eta pasaportea berritzeko zerbitzua, Ordizian izango da urriaren 15ean, herritarrei dokumentazio hori udalerritik bertatik tramitatzeko aukera eskaintzeko.
Hitzordua hartzeko izen-ematea irailaren 28an, astelehenean, egingo da, Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan, 08:00etatik aurrera.
Izen-ematea aurrez aurre egin beharko da. Pertsona bakoitzak, gehienez, beste pertsona batentzako hitzordua hartu ahal izango du. Salbuespen gisa, familia bereko kideen txanda bateratua hartu ahal izango da.
Hitzordua hartzeko orduan, Ordizian erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.