DOKII zerbitzua, NANa eta pasaportea berritzeko furgoneta, Ordizian izango da irailaren 17an, herritarrei dokumentazio hori udalerritik bertatik tramitatzeko aukera eskaintzeko. Izapideak egiteko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, udaletxeko herritarren arreta zerbitzuan edo telefonoz (943 88 58 50).
Zerbitzuak NANa eta pasaportea lehen aldiz egiteko nahiz berritzeko izapideak egiteko aukera ematen du. Iraungita dagoen dokumentazioa berritu, datuak aldatu edota galdutako edo lapurtutako dokumentuak berritzeko izapideak egin ahal izango dira, besteak beste.
NANa
NANa egiteko edo berritzeko 12 euroko tasa ordaindu beharko da, eskudirutan. Familia ugariek dagokien titulua aurkeztu beharko dute.
NANa berritzeko, oro har, aurreko NANa eta argazki berria aurkeztu beharko dira.
Lehen aldiz egiten denean, berriz, jaiotza-ziurtagiria eta errolda-ziurtagiria ere beharrezkoak izango dira. 14 urtetik beherakoen kasuan, aitarekin, amarekin, legezko tutorearekin edo ahaidearekin egin beharko da izapidea, dagokion dokumentazioa aurkeztuta.
Pasaportea
Pasaportea egiteko edo berritzeko 30 euroko tasa ordaindu beharko da, eskudirutan. 14 urtetik beherakoa bada eta NANik ez badu, Hitzez Hitzeko Jaiotza Ziurtagiria aurkeztu veharko da, pasaportea lortzeko egina dagoela jasotzen duena.
18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoen laguntza beharko du, eta indarrean dituen NAN/AIZ (edo Hitzez Hitzezko Jaiotza Ziurtagiriarekin) aurkeztu beharko du. Tutoretzapekoen kasuan, tutore diren pertsona guztiak aurkeztu beharko dira, NAN/AIZ eta tutorea izendatzeko epaia dutela. Indarrean zuen pasaportea galdu edo lapurtu eta salaketa jarri bazituen, aurkeztu egin beharko dira.
NANa edo pasaportea galduta edo lapurtuta badago, salaketa jarri bada, salaketaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.