Garin Okindegiak Singular Dendak errekonozimendua jaso du
Garin okindegi ordiziarrak Singular Dendak errekonozimendua jaso du Ordizian egin den ekitaldian. 1904tik martxan dagoen okindegiaren ibilbidea saritu nahi izan da, Ordiziako Udalak Gipuzkoa Merkatariak Federazioak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin bultzatutako lehiakortasuna hobetzeko Programaren baitan.
Horiez gain, Gipuzkoako beste 9 establezimenduk ere jaso dute errekonozimendu hau.

Gure Singular Dendak. Hemengo dendak, hemengo jendeak sortu eta garatutakoak; denda konprometituak, paregabe egiten dituen esperientzia batengatik nabarmentzen direnak; nortasunarekin, bestelako merkataritza-eredu bati eutsi nahi diotenak; hurbilak eta bakarrak. Gauzak gertatu, harritu eta liluratzen dituzten saltoki bereziak. Bezeroa bere erabaki guztien erdigunean dagoen eta konplizitatea sortu nahi duen espazioak. Hori lortu duten profesionalek desberdintze-balioak adierazten dituzte eguneroko kudeaketan: jarrera positiboa, konfiantza, tratu pertsonalizatua, adituen aholkularitza, xehetasunekiko arreta eta gustua eta erosketa bereziko esperientzia.





