Herriko hirugarren sektorea indartzeko eta bultzatzeko urratsak ematen ari da Ordiziako Udala. Hala, berriz ere bono kanpaina jarirko da martxan. “Ordizian hirugarren sektore indartsua dugu, merkataritza ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Horiek indartzeko eta gure herria bizi mantentzeko bono kanpaina berri bat hasiko dugu astelehenean bertan. Kasu honetan 1.500 bono jarriko dira salgai, 30 euro ordainduz 50 euro gastatzeko aukera emango dutenak”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Honek, 75.000 inguruko diru-sarrerak eragingo ditu Ordiziako establezimenduetan.

Bonoen salmenta kanpaina jarriko da berriz ere martxan, hau da, bakoitzak erosi egin beharko du bonoa. Astelehenean, azaroak 7, jarriko dira salgai. Gogoratu, edozein pertsonak eros ditzakela bonoak, izan Ordiziakoa edo ez.

50 euroko erosketa bono bakoitzagatik bezeroak 30 euro ordainduko du, eta Udalak 20 euro jarriko ditu. Pertsona bakoitzak gehienez bonu bat erosi ahal izango du bere izenean, eta beste bat beste pertsona baten izenean, ordezkatuaren NANa aurkeztuta.

Bono kanpaina honi urte amaieran emango zaio, hain zuzen ere, abenduaren 31an. “Herriko establezimenduetan gastatzeko bonoak direnez, eta abendura arte egongo direnez erabilgarri, ordiziarrek zein beste herrietako pertsonek badute aukera hilabete hauetan erabili ahal izateko”.

Non erosi daitezke bonoak?

Ordizian elkartearen bulegoan, Andre Mari kaleko 21ean, erosi ahalko dira bakarrik. Ordutegia, berriz, honakoa izango da: astelehenetik ostegunera 09:30-13:30 eta 16:30-19:00, eta ostiraletan 09:30-13:30.

75 establezimendutan erabilgarri

Ordiziako ondorengo establezimenduetan erabili ahalko dira bonoak: Biñaspre, Aiztur ileapaindegia, Ness by Esti Garcia, Suquia Etxetresna elektrikoak, Josune & Klaude, Deido ileapaindegia, El Kilo, Kixmi, Galdeano Burdindegia, Otegi armategia, Amaren, Uriba arropa denda, Oskarbi oinetakoak, Porfirio Fernandez, Vicuña Confección, Hidalgo Bitxitegia, Mujika liburudenda, Luberri loradenda, Romero jantzidenda, Carrion, Gofi Berri, Palomo jantzidenda, Calzados Agirre, Vicuña Sport, Irurena Mertzeria-lentzeria, Maitane estilismo, Josune Estetika zentroa, Lua, M-18, Foto Ordizia, Barberia Irene, Drogueria Arrieta, Olatz Mertzeria, Lirain, Peluqueria Manolo, Leizea, Rekalde farmazia, Ilunpe taberna, MartArt, Alonso burdindegia, Multiopticas, Arantxa mertzeria-lentzeria, Nahikari goxokidenda, Barberia Maider, Arregi Drogueria, Bossa Nova, BP Natura, Amaia ileapaindegia, Gurutze ileapaindegia, Maos, Kriskras fruitu lehorrak, Pottoka, Serendipity, Jos-bel, Martinez jatetxea, Intersport Urrutia, Marcel, Farmaetxe Confort, Farmaetxe Parafarmacia, Tximista sagardotegia, Mirentxu, Muguet Loradenda, Urdanet, Koska goxokidenda, Herriko taberna, Sugaar, 19|90 Gastroteka Ordizia, Ibai, Satya Yoga Ordizia Eskola, Nerea Taberna, Alazne ileapaindegia, Pili ileapaindegia, Urdin, Ganbara eta Olano.

WhatsApp Image 2022 11 03 at 12.31.34