Ordiziako Udalak, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 16 eta 17an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik.

“Asteburuan ere stock azoka egingo dugu. Gure herriko kaleak bizirik nahi ditugu, Ordizian bizi eta Ordizian erosiz. Aukera ezinhobea izango da larunbatean eta igandean izango duguna, non herriko komertziok aparteko aukerak eskainiko dituzten”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.

Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik.

Azken edizioetan herritar eta bezeroen eskutik eman den erantzun ona errepikatuko dela ziur dago antolakuntzak, baita bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egin dezaketela Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalea.

14 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 10 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleiho batzuetan ikusgai daudelarik dagoneko.

Stock eta kale azoka irailak 2022 redes 03 1

Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:

ARANTXA lentzeria eta mertzeria, BIÑASPRE estetika eta lurrindegia, BLACK & WHITE estetika eta osagarriak, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, IRURENA lentzeria eta mertzeria, LUA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur eta gaztetxoen moda, NESS by ESTI GARCÍA emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak, SERENDIPITY emakume arropak eta osagarriak, URIBA gizon moda eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN emakume eta gizon moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.

Stock azoka ordutegia; Irailak 16 eta 17, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

Kale Azoka ordutegia; Irailak 16 eta 17, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.