Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak bere urteroko Kapitulua, XXXII.ena, ospatu zuen larunbat goizean. Herri desberdinetako kofradiak gerturatu dira Ordiziara eta Udaletxeko Batzar aretoan izendatu dira Txema Aranburu Etxeberria eta Patxi Olano Ansorena kofradiakide berriak. Ohorezkoak, berriz, Unai Lekuona, Araiako Idiazabal gazta egiten duen artzaina; Juanita Murgiondo, Ordiziako azokako ekoizlea, Ordiziako Babes Zibila; Inmaculada Arostegui, EHUko Ikerketa
Errektoreordea eta Samuel Martin Mateos, TVEko La 2ko zuzendaria izan dira.
Emeritu Kofradiakideak: Alberto Garin Golmayo eta Antton Murgiondo Iñiguez de Heredia, eta hil ondoko omenaldia Luis Irizar eta Jose Juan Castillori egin zaie.