|
HERRITARREI ARRETA
ORDIZIAKO GARBIGUNEA
|
BULEGOA
Hondakinen kudeaketaren inguruko informazioa aurkituko duzu hemen. Edozein zalantzatarako deitu 943 16 15 55 telefonora (Sasieta Mankomunitatea).
HERRITARRAK
Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.
* ORGANIKOA, edukiontzi marroian
Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.
Herritarrek txartelak eskuratzeko (txarelak egiteko, txartela galdu denean, poltsak ateratzeko...) Sasietara deitu behar da: 943: 16 15 55.
* ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean
Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Ssietako identifikazio txartela. Bi egunetan ireki ahal da: ASTELEHENEAN eta OSTIRALEAN. Gainontzeko egunetan ezin da ireki.
* PIXOIHALAK, pixohialen edukiontzian
Edukiontzi hau Sasietako identifikazio txartelerakin irekitzen da. Egunero ireki daiteke edozein orduan.
* AUZOKONPOSTA ETA AUTOKONPOSTA
Auzo edo autokonpostean apuntatu nahi izanez gero: Posta elektroniko bidez
* TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) astero jasotzen dira. Astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetara. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
SORTZAILE BEREZIAK (KOMERTZIO, ELKARTE, TABERNA...)
*Sortzaile bereziak kuboak hartzeko: Inprimakia arreta bulegoan jaso edo JAITSI, bete, Garbigunean entregatu eta kuboak Garbigunean banatuko dira.
*Sortzaile berezientzat poltsak (dendak eta tabernak): Arreta bulegoan emango dira.
*Bilketa egutegia (PDF)
HONDAKINAK ONDO BEREIZTEKO GIDA
Gida deskargatu (PDF 3 Mb)
PISAKETAK HERRIZ HERRI
Webgune hau bisitatu (SASIETA)



