Lan-eremuko jazarpenari aurre egiteko protokoloaren inguruan Udal langileentzako prestakuntza saioak
Udalak prestakuntza saioak antolatu ditu udal langileei zuzenduta, lan-eremuko sexu-jazarpenari edo generoagatiko jazarpenari aurre egiteko Udal Protokoloaren edukia eta aplikazioa ezagutarazteko.
2025eko urtarrilean aurkeztu zen protokoloa, lege-aginduei erantzunez. Ondoren, 2025eko maiatzaren 5ean behin betiko onartu eta GAOn (82. zk.) argitaratu zen, Udalaren Berdintasunerako I Barne Planarekin batera.
Protokoloa indarrean jarri ondoren, Udalak beharrezkotzat jo du haren edukiaren inguruko oinarrizko prestakuntza eskaintzea, tresna hori behar bezala ezagutu eta aplikatu dadin. Ekintza hau Udalaren 2025-2026 aldirako Barne Planean aurreikusitako neurrietako bat da.
Prestakuntza saioak 2025eko azaroan hasi ziren, eta helburua argia da: lan-ingurune seguru, errespetuzko eta berdinzalea bermatzea udal erakundearen baitan.








