Kimetz Emakumeen Elkarteak XXXII. Kontaketa Lehiaketa deitu du, 18 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta. Parte-hartzaile bakoitzak kontakizun bakarra aurkeztu ahal izango du, aurrez beste sariketa batean aurkeztu eta inon saritu gabea.

Lanen gaia librea izango da, eta euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango dira. Kontakizunek gutxienez 5 eta gehienez 10 orri izan beharko dituzte, mekanografiatuta, espazio bikoitzean eta alde bakarretik idatzita. Hizkera ez-sexista erabiltzea kontuan hartuko da. Ez dira onartuko Adimen Artifizialeko (IA) tresnen bidez guztiz edo partzialki sortutako testuak.

Lanak emailez bidali beharko dira (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) 2026ko apirilaren 19a baino lehen. Mezu batean izenburua eta leloa adierazi beharko dira, eta bigarren mezu batean, izenburu eta lelo berarekin, parte-hartzailearen datuak.

Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute, eta haien izenak erabakiarekin batera jakinaraziko dira. Epaia 2026ko maiatza/ekainean emango da. Saritu gabeko lanak ez dira itzuliko.

Bi sari banatuko dira, bata euskarazko kontakizun onenarentzat eta bestea gaztelerazko onenarentzat, bakoitza 600 eurokoa. Gainera, bi lan sarituen artean emakumeren batek idatzitakorik ez badago, 200 euroko accesit bat emango zaio emakume batek idatzitako kontakizun onenari. Halaber, 150 euroko sari berezia emango zaio ordiziar batek idatzitako kontakizun onenari.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak osorik onartzea dakar.