Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak kontaketa lehiaketaren XXX. edizioa jarri du martxan beste urte batez. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 19ra arte dago irekita, eta ondoren, epaimahaiaren erabakia maiatza-ekaina aldera jakinaraziko dute.
Parte hartu nahi dutenek
Euskarazko zein gaztelaniazko lanak onartuko dituzte. Hala, bi sari banatuko dituzte ohi bezala, hizkuntza bakoitzeko 600 euroko sari bana. Sarituetako bat gutxienez ez bada emakume batena, emakume batek idatzitako kontakizun onenarentzako sari bat ere banatuko dute, 200 eurokoa. Ordiziar batek idatzitako kontaketarik onenarentzat, 150 euroko saria egongo da.
Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta haien izenak erabakiarekin batera jakinaraziko dituzte. Ez dituzte berriz sarituko azken hiru urteetan irabazle izandakoak.