AZ25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, arreta jarri nahi dugu emakumeen kontrako indarkeria horren eraginaren gorakadan eta sexu- indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela azpimarratu nahi dugu, indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu.

Hainbat txostenen arabera, sexu-delituen biktimen % 40 adingabeak dira, gehienak neskak eta nerabeak. Adingabeen sexu- askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria-adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.

 
 
 

Mugimendu feministak eta adituek horien arrazoiak eskolatik genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzarik ez izatea eta familietan eta eskola-inguruneetan gizarte-balio egokiak transmititu ez izana direla adierazten dute, hala nola, aniztasunaren onarpena, eta EZEZKO erantzunen onarpena frustrazioren lanketatik eta harreman parekideak sustatzea.

Era berean, ohartarazten dute pornografiaren bidezko sexu-hastapen goiztiarrari buruz, batez ere ohiko erabilerako sare sozialetan, eta adingabeen artean genero-mitoak eta estereotipoak hedatzeari buruz, bai eta haurren sexualizazioaren inguruan ere.

Kasu askotan, gainera, biktimen sinesgarritasunik eza antzematen da, eta horrek eragotzi egiten du esku-hartze goiztiarra eta erreparatzailea, adingabeei egindako sexu-abusu eta sexu-erasoen kasuetan.

Pornografiaren bidezko hastapen goiztiar horren edukiaren % 88,2 emakumeen aurkako indarkeria fisikoan eta hitzezkoan oinarritzen da, eta horrek zaildu egiten ditu, sexu-hezkuntza goiztiarrik gabe, enpatia eta berdintasunezko harremanetan hain beharrezkoak diren zaintzak.

Horren guztiaren ondorioz, harreman afektibo- sexualen eta gizonek eta emakumeek harreman horietan duten rolaren irudi desitxuratua zabaldu da.

Sexu-indarkeria hutsaldu eta legitimatu egiten da, emakumeen nahiak eta gorputzak menderatzeko modu gisa.

Jokabide larrienek eraso sexualetara eta fisikoetara eraman dezakete, baita, muturreko moduetan, emakumeen hilketetara ere.

Horren guztiaren aurrean, euskal erakundeek eskura dituzten estrategia eta mekanismo guztiak sustatu behar dituzte, emakumeek eta neskek bizitza garapen osoa izan dezaten, askatasun- eta segurtasun-baldintzetan. Hain zuzen ere, beraien desirak, afektuak eta sexu- portaerak derrigortzerik eta indarkeriarik gabe adieraz ditzaten, genero-estereotipoak eta genero-aginduak alde batera utzita.

Udalak, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, udalerritan berdintasunezko eta indarkeria matxistarik gabeko bizikidetzarako baldintzak bultzatzeko arduradunak dira.

Hori dela eta, ORDIZIAko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Indarkeria matxista prebenitzeko tokiko estrategia eratzea/hobetzea/indartzea, adingabeen artean sexu-indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz.

- Biktima adingabeen inguruan sexu- indarkerien antzematea eta arreta goiztiarra gaitzea/hobetzea, tokiko koordinazio-protokoloen bidez.

- Sexu-indarkerien biktimekin esku hartzen duten profesionalen prestakuntza- programak diseinatzea/ezartzea/eta ebaluatzea

- Sentsibilizazio-programak diseinatzea garatzea hobetzea, herritarrekin, eta bereziki gurasoekin eta irakasleekin, IGEen bitartez, genero- ikuspegidun kalitatezko      sexu- hezkuntzaren beharrari buruzkoak, hezkidetzan oinarriturik.

- Hezkuntza ez-formaleko eremuetatik hezkidetza-prozesuak garatzen laguntzea, adingabeen artean indarkeria matxistaren aurkako jarrerak indartzeko eta berdintasun-balioak bultzatzeko.

Konpromiso horietan oinarrituta, honako ekintza hauek proposatzen dira:

- Neskei eta nerabeei zuzendutako ahalduntze-programak  indartzea,   sexualitateari, bikote-harremanei, maitasun erromantikoari, autodefentsa feministako tailerrei eta abarrei buruzkoak

- Mutiko eta mutilei zuzendutako esku- hartzeak abian jartzea, afektibitatea, harreman-ereduak, maskulinitate-ereduak edo rol sexistak eta parekidetasuna gainditzeko estrategiak lantzeko.

- Indarkeria digitala prebenitzeko eta hari erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxista mota berri horiei ere aurre eginez.

- Udalerriko adingabeekin hezkuntza- prozesuak indartzea, BELDUR BARIK programaren eta tokiko beste ekimen batzuen bidez.

Era berean, bizitza osoan zehar zaintza duinak izateko eskubidearekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, eta horien unibertsaltasuna sustatu. Eta, halaber, zaintza-lanei eta bizitzaren iraunkortasunari zeharka ekitea eremu guztietan (hezkuntzan, gizartean, etab.), ikuspegi komunitario batetik. Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde.

 

Herritarrei dei egiten diegu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Ordizian deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten.