Alba Barberen 'Lolaren Bizikleta' liburuaren aurkezpena egingo da datorren urriaren 26an, osteguna, D´elikatuz zentroan. Haurtzaroan gerta daitezkeen sexu-erasoak tabu dira, eta liburu honek tabu horiek apurtu nahi ditu; haurren batek halako erasoren bat jasoko balu adieraztera animatuz, eta helduei haurra entzun eta babesteko herramintak eskainiz. Ipuinak prozesuaren konplexutasun emozionala argitzen du, eta abusuaren esperientzian dauden sentsazio, emozio eta sentimenduen ugaritasuna jorratzen du: konfiantzatik hasi eta nahasmenera, zalantzara, nahasmenera, nazkara, blokeora, amorrura... Beldurraren emozioak ez du esperientzia osoa itzaltzen.

"Haurrak beti dira kolektibo zaurgarriena eta horiek babesteko erramintak izan behar ditugu guztiok, edozein dela ere egoera, baina are gehiago sexu-abusu edo erasoen aurrean. Zalantzarik gabe, liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu gaia jorratzeko eta mahai gainean jartzeko, kontziente izan gaitezen eraso hauek ere ematen direla, errealitate bat direla. Gainera, bi saio antolatu dira, bata profesionalei edo hezkuntza alorrean lan egiten dutenei bideratua, eta bestea herritarrei, eta guztientzako interesekoa izango dela espero dugu", zehaztu du Ainhoa Jimenez, hezkuntza zinegotziak.

Bi saio

17:00etan formazioa eskainiko du idazleak, irakaslegoari, pertsonal tekniko, hezitzaileei eta profesionalei zuzendua. Hala nola, sexu erasoa edo abusua detektatu eta identifikatzea, susmoaren aurrean posizionatzea, baliabideak eta prebentzio ekintzen inguruan hitz egingo da. (Ekintza honetan parte hartu nahi baduzu eman izena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean).

19:00etan, familia eta publiko orori zuzenduta egingo da liburuaren aurkezpena. Bi saioak doakoak izango dira.

Ipuina haurraren ikuspegitik egina dago, haurrak historia irakur dezan, prozesua, magia eta gertatzen diren abenturak goza ditzan, berriro irakurri nahi izan dezan eta ahaldunduz joan dadin, mugak jartzeko eta erasorik izanez gero adierazteko tresnak integratzeko helburuarekin. Ilustrazio argitsu eta argiekin eta elkarrizketa lauekin, "Lolaren Bizikleta"-k etxeetan, ikasgeletan eta liburutegietan dagoen ipuina izan nahi du; irakurria eta kontatua izan dadin.