Emakume lesbianen ikusgaitasun-gabeziak bere horretan dirau gure gizartean eta diskriminazio horiek ezabatzeko garaia heldu da. Azkenengo urteetan garrantzia eta ospea nabarmen hazi da apirilaren 26ko egunaren inguruan eta presentzia handiagoa izan du arlo publikoan. Horregatik, Berdindutik, Herritarrei Laguntzeko Euskal LGTBI Zerbitzutik, gaur ikusgaitasun lesbikoaren egunean, gizarte osoa animatzen da (partikularrak, eragile sozialak, administrazio publikoak, alderdi politikoak eta abar.) emakume lesbianen ikusgarritasuna, eskura dituzten bitartekoak jarriz gizarte zuzenago bat lortzeko.

Emakume lesbianak espazio publikoetan, kaleetan, ikastetxeetan, etab. hain ikusezin izateari utz diezaioten lan egitea beharrezkoa da. Baita ere, lesbiana helduak, aniztasun funtzionala dutenak zein migratuak eta asilo-eskatzaileak agerikoagoak izan daitezen eta gizartean pisu handiagoa izan dezaten.

Ikusezintasun lesbikoak duen benetako esanahiaren kontzientzia areagotzeko lanean jarraitzea beharrezkoa da, gizarte patriarkalaren onarpen ezarekin lotutako errealitatea bat da, emakumeentzako sexualitate aske eta autonomoa onartzen ez duena.

Azkenik, emakume lesbianak euren isiltasuna eta ezkutaketa haustera animatzen ditugu. Adina, egoera soziala, azalaren kolorea edo jatorri kulturalak berdin dio, gizarte anitza eta plural bat ez da posible izango euren burua beldurragatik, zein euren sexualitateak eragiten dien lotsa zein erruagatik, eskutatzera behartuta dauden pertsonak dauden bitartan.

Gaur, apirilaren 26an, hizkuntzaren garrantzia nabarmentzen da, eta, zehazki, hitzak emakume lesbianak ikusarazteko modu gisa erabiltzea. “Mundu batean, non hizkuntza eta gauzak izendatzea boterea den, isiltasuna zapalkuntza eta indarkeria da”. (Adrienne Rich, ekintzaile lesbiana)