"22-San Juan" HIEko Birpartzelatze proiektuaren bigarren aldaketa
2013ko ekainaren 5ean Alkateak sinatutako 558 dekretu bidez hasierako onarpena eman zitzaion “22-San Joan” HIEko Birpartzelatze proiektuaren bigarren aldaketari.
Eta horren berri ematen da hogei lan eguneko epean, lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 43 artikulua betez. Modu horretan, horretarako egindako espedientearekin batera Udal Idazkaritzan aztertzeko moduan egongo da eta kaltetutako pertsonek edozein ohar edo alegazio aurkezteko aukera izango dute.
Alegazioak aurkezteko epea: 2013/07/15 arte
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala ( 117.zk 2013/06/20 )