Image
Image

Marcelo Vergara Mugicaren pintura erakusketa inauguratuko da gaur

Marcelo Vergara Mugicaren pintura erakusketa inauguratuko da gaur

Marcelo Vergara Mugica artista ordiziarraren pintura erakusketa inauguratuko da gaur, urriaren 23an, 19:00etan, Barrena Kultur Etxeko erakusketa areto nagusian. Azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai, eta artistak azken urteotan egindako olio-pinturako 24 lan biltzen ditu.

Ordizian jaiotako artistak ez du bere ibilbide profesionalean arteari lotutako jarduerarik garatu, eta ez du bere etxeetako hormetatik harago erakusketarik egin orain arte. Familiaren eta lagunen eskariz animatu da lehen aldiz bere lanak erakusketa batean aurkeztera.

Autodidakta da Marcelo. Denbora librean eta ausardiaz, olio-pinturarekin lanean hasi zen 1980ko hamarkadaren inguruan, aurretik ikatz-zirizko marrazketan aritu ondoren.

Erakusketan, mihise eta taula gainean margotutako 24 koadro aurkeztuko ditu, gai askotarikoak jorratuz. Artistaren lana zabalagoa bada ere, erakusketa honek haren sorkuntza-lanaren lagin bat ezagutzeko aukera emango du.

Ordizian jaiotako artistaren lanak gertutik ezagutzeko aukera izango da, beraz, azaroaren 13ra arte.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza