Image
Image

Ordiziak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n, euskal ohiturak eta aisialdia uztartzen dituen egitarauarekin

Ordiziak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n, euskal ohiturak eta aisialdia uztartzen dituen egitarauarekin

Ordiziak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n, euskal ohiturekin lotutako jarduerak eta aisialdia uztartzen dituen egitarauarekin. Plaza Nagusian izango dira ekintzak, 18:00etatik aurrera, eta haurrei zein familiei zuzendutako proposamenak bilduko ditu arratsaldeak.

Gau Beltza edo Arimen Gaua Euskal Herriko hainbat lekutan ospatu izan da urriaren amaieran, udazkenaren amaierarekin, neguaren etorrerarekin eta hildakoen oroitzapenarekin lotuta. Herri bakoitzean ohitura eta izen desberdinak izan dira, baina ohikoak ziren kalabazak eta arbiak hustea, barruan kandelak piztea, mozorroak janztea, etxez etxe ibiltzea eta gaztainak jatea. Ohitura horietako asko denborarekin galdu ziren, eta azken urteotan hainbat herritan ari dira berriro berreskuratzen eta gaur egungo ospakizunetara egokitzen.

Gaztainak, mozorroak eta gauarekin lotutako jolasak ez dira, beraz, Gau Beltzaren irudi berriak soilik: gure herri-ohituren parte ere izan dira. Horiek gaur egungo belaunaldiei hurbiltzea eta herritarrak elkarrekin gozatzeko biltzea da ospakizun honen osagaietako bat.

Egitaraua

18:00etan hasiko dira jarduerak Plaza Nagusian. Ordizia Rugby arduratuko da gaztaina jana antolatzeaz, eta taloak ere izango dira. Ortzadar Argazki Elkarteak mozorroen photocalla egingo du, parte-hartzaileek Gau Beltzeko jantziak argazkitan jasotzeko aukera izan dezaten.

Horrez gain, eskulanak, arrantza jolasa eta beldurrak erretzeko ekintza izango dira. Eskulanen tailerra Marta Arten eskutik egingo da.

20:00etan, egitarauak jarraipena izango du Plaza Nagusian, disko-festa beldurgarriarekin. Mozorroak jantzita etortzeko eta arratsaldeko zein gaueko jardueretan parte hartzeko gonbita luzatu zaie herritarrei.

Gau Beltzak aukera ematen du euskal ohiturak biziberritzeko eta belaunaldien arteko transmisioa sustatzeko, jai-giroan eta herritarren parte-hartzearekin.

WhatsApp Image 2026 10 22 at 10.27.00

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza