Image
Image

Ordizientzia zikloak zientzia eta dibulgazioa ekarriko ditu Ordiziara

Ordizientzia zikloak zientzia eta dibulgazioa ekarriko ditu Ordiziara

Gaur ireki da Barrena Jauregian ‘Emakume berritzaileak zientzian’ erakusketa. Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak sustatutako Ordizientzia zikloaren barruan antolatu da, Ordiziako Udalaren laguntzarekin.

Erakusketak historian zehar zientziaren arloan ekarpen berritzaileak egin dituzten 23 emakume zientzialari ezagutarazten ditu, eta urriaren 15era arte egongo da ikusgai Barrena Jauregian.

Erakusketaz gain, zikloak hiru hitzaldi ere eskainiko ditu:

  • Urriak 9 –  Artearen eta Zientziaren artean, Gonzalo Muga (EHUko Quantum Center-eko dibulgatzaile zientifikoa eta fisikari kuantikoa).
  • Urriak 16 – Genomaren zaindariak: egonkortasun genetikoaren mekanismoak eta giza patologiarekin duten lotura, Jone Mitxelena (EHUko Biologia Molekularra eta Biomedikuntzako ikertzailea).
  • Urriak 23 – Hidrogeno berriztagarria industrian: erronkak eta ibilbidea, Elias Unzueta Etxeita (Petronorren Ingeniaritza zuzendaria eta EHUko ingeniaritza kimikoko doktorea).

Saio guztiak Barrena Kultur Etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.

ORDIZIENTZIA ESKUORRIA

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza