Gaur inauguratu da Gogora Institutuak Yoyesen hilketaren 40. urteurrena dela eta antolatutako erakusketa. Ordiziako Jose Migel Barandiaran plazan egongo da ikusgai urriaren 16ra arte.
Inaugurazioan parte hartu dute Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak, Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak eta Adur Ezenarro Ordiziako alkateak.

