Goazen Ordizia ekimenak ikasturte berriari ekin dio gaur, hamarnaka lagunen parte-hartzearekin. Hasiera emateko, parte-hartzaile guztiek taldeko argazkia atera dute, eta, ondoren, herrian zeharreko ibilaldiari ekin diote.
Eguraldiak lagundu duenez, ibilaldia arazorik gabe egin ahal izan dute eta Zuhaizti zentroan eman diote amaiera. Bertan, parte-hartzaileek mokadutxo bat jateko aukera izan dute.
Jardunaldiari amaiera berezia emateko, Goierri Eskolako boluntarioek agurra dantzatu diete parte-hartzaileei, eta, ondoren, oroigarritxo bana banatu diete.
Goazen Ordizia ekimenak jarduera fisikoa, harreman sozialak eta bizimodu aktiboa sustatzen ditu, eta ostegunero 10:30ean elkartzen dira parte-hartzaileak Udaletxeko arkupean herrian zeharreko ibilaldiak egiteko.