Ordiziako Udalak jakinarazi du zabor-bilketaren tasaren 2026ko bigarren seihilekoko ordainagiriak borondatezko epean ordaintzeko epea urriaren 15era arte egongo dela zabalik.
Era berean, banku-helbideratzeak eskatzeko edo aldatzeko epea urriaren 2an amaituko da.
Ordainketa nola egin
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira, bezeroek baimendutako banku-kontuan.
Helbideratu gabeko ordainagirien kasuan, ordainketa egiteko beharrezko agiria helbide fiskalera bidaliko da posta arruntez. Agiria jaso ez bada, Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan eskatu ahal izango da, borondatezko epearen barruan.
Ordainketa ondorengo bideetatik egin daiteke:
Borondatezko epea urriaren 15ean amaituko da. Epe horretan zorra ordaintzen ez bada, ordainketa premiamendu bidezko prozedura exekutiboaren bidez eskatuko da, eta dagozkion errekarguak, interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak gehituko dira.