Image
Image

Ordiziako Udalak udal-zerga eta tasen ordainketak egiteko epeak gogorarazi ditu

Ordiziako Udalak herritarrei gogorarazi die 2026. urteari dagozkion Ibi Iraunkor, Garaje Sarrera, Establezimenduen Bide Okupazioa, Feriko Baserritarrak, Hilerriko Kanona, Baratzetako zergeetako ordainagirien ordainketa-epea 2026/10/01etik 2026/11/10era bitarteko lanegunetan izango dela. Ordainagiriak helbideratuta dituzten pertsonen kasuan, zenbatekoa adierazitako banku-kontuan kobratuko da, borondatezko epearen azken egunean.

Ordainagiria helbideratuta ez duten herritarrei, berriz, ordainketa-agiria postaz bidaliko zaie. Agiria jaso ez dutenek Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eskatu ahal izango dute, dagokion ordainketa egin ahal izateko.

Ordainketa egiteko aukerak

Ordainketa hainbat bideren bidez egin ahal izango da. Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan edo online, honako erakunde hauen bidez: Kutxabank, Laboral Kutxa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Banco Santander, CaixaBank eta Nafarroako Rural Kutxa.

Halaber, ordainketa www.euskadi.eus plataformaren Nire Ordainketa zerbitzuaren bidez egin ahal izango da, beste erakunde batzuetako txartelarekin, Bizum edo MyWallet erabiliz, eta erakunde laguntzaileen bidezko online ordainketaren bitartez.

Horrez gain, Udaletxean kokatutako makinan ere egin ahal izango da ordainketa, www.euskadi.eus webguneko Nire Ordainketa zerbitzuaren bidez.

Udalak gogorarazi du garrantzitsua dela ordainketak borondatezko epearen barruan egitea. Epe hori amaitu ondoren zorra ordaindu gabe geratzen bada, premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko da, eta dagozkion errekarguak eta interesak aplikatuko dira, baita, hala badagokio, sortutako kostuak ere.

Ordainketarekin edo ordainagiriekin lotutako zalantzak argitzeko, herritarrek Ordiziako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoarekin jar daitezke harremanetan: Kale Nagusia, 24; 943 88 58 50; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza