Image
Image

Goazen Ordizia ekimeneko ibilaldi osasungarriak ostegun honetan itzuliko dira

Goazen Ordizia ekimeneko ibilaldi osasungarriek ikasturte berriari ekingo diote ostegun honetan, urriaren 1ean, udan etenaldia egin ondoren. Ibilaldiak ostegunero egingo dira, 10:30ean, Udaletxeko arkupetatik abiatuta.

Parte-hartzaileek hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute, bakoitzaren behar eta aukeren arabera: ibilbide motza, ertaina eta luzea.

Ibilaldiek jarduera fisikoa sustatzeaz gain, herritarren arteko harremanak eta parte-hartzea bultzatzeko topagune izaten jarraituko dute. Horietan herriko ikastetxeetako ikasleek, Eguneko Zentroko, Garaguneko eta San Jose Egoitzako erabiltzaileek eta herriko boluntarioek ere parte hartzen dute.

Eguraldi txarra egiten duenean, jarduerak aterpean egingo dira, hala nola bingoa edo gimnasia-ariketak. Ibilaldien amaieran, gainera, parte-hartzaileek salda edo zumoa hartzeko aukera izango dute.

Parte hartzeko deia

Ordiziako Udalak herritarrak ibilaldietan parte hartzera animatzen ditu. Lehen aldiz parte hartu nahi dutenek edo lehen egunean laguntza behar dutenek Alazne, gizarte-langile komunitarioarekin, harremanetan jar daitezke:

📞 747 406 469 – Alazne

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza