Image
Image

Landa-bideak garbitzeko eta hobetzeko lanak egiten martxan daude

Landa-bideak garbitzeko eta hobetzeko lanak egiten martxan daude

Ordiziako Udalak landa-bide publikoak garbitzeko, mantentzeko eta berritzeko lanak egiten ari da egunotan, landa-eremuetako azpiegiturak hobetu eta egoera onean mantentzeko helburuarekin.

Aurten, lehen aldiz, 100.000 euroko partida sortu da udalerriko landa-bide publikoetara bideratzeko. Horren barruan, besteak beste, bide bazterretako garbiketa eta ubideak garbitzeko lanak egiten ari dira, bideen erabilera eta mantentze-lanak hobetzeko.

Lan horiek Eguteran eta Arramendin, besteak beste, egiten ari dira egunotan. Maitane Álvarez alkateordea lanak bertatik bertara ezagutzen izan da, eta bertan azaldu du Udalak hartutako konpromisoei erantzuteko lanean ari direla.“Aurten lehen aldiz 100.000 euroko partida sortu dugu landa-bide publikoak garbitu, mantendu eta berritzeko. Hartutako konpromisoari erantzuten ari gara, eta helburua da negua iritsi aurretik beharrezko hobekuntzak egitea, landa-eremuetako bideak ahalik eta egoera onenean egon daitezen.”

Datozen asteetan, asfaltaketa-lanak ere egingo dira hainbat landa-bidetan, bideen egoera hobetzen jarraitzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza