Image
Image

Ordiziako Bizikidetzarako Mahai Politikoaren adierazpena biktima guztien aitortzaren alde

Ordiziako Bizikidetzarako Mahai Politikoaren adierazpena biktima guztien aitortzaren alde

Ordiziako udaletxeko areto nagusian egin zen atzo Ordiziako Bizikidetzarako Mahai Politikoaren adierazpen instituzionalaren irakurketa. Mahai hori Ordiziako Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek osatzen dute.

Adierazpenean, biktima guztien aitortzaren aldeko konpromisoa berretsi zuten, inor atzean utzi gabe, eta giza eskubideen errespetuan, elkarrizketan eta memoria partekatuan oinarritutako bizikidetza sendotzeko borondatea azaldu zuten. Era berean, jakinarazi zuten Baketik Fundazioarekin eta Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen metodologiari jarraituz, Ordiziako sufrimenduaren mapa osatzeko ikerketa-lana egiten ari direla.

Ekitaldia amaitzeko, Kresala Dantza Taldeak Angel Illarramendiren Zure Barnean lanaren interpretazioa eskaini zuen, ekitaldiari amaiera berezia emanez.

Bizikidetzarako Mahai Politikoaren adierazpen osoa HEMEN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza