Image
Image

IV. Berditasun Plana prestatzeko herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegia zabaldu da

Ordiziako Udalak IV. Berdintasun Plana prestatzeko prozesua jarri du martxan. Horretarako, lehenik III. Berdintasun Planaren ebaluazioa egingo da eta herriko egungo egoeraren diagnostikoa landuko da, datozen urteetarako berdintasun-politikak herritarren beharretara egokitzeko.

Prozesu honen helburua Ordizia berdinzaleago eta feministago bat eraikitzen jarraitzea da, eta horretarako herritarren, bereziki emakumeen, ekarpena funtsezkotzat jotzen da.

Lehen urrats gisa, Udalak galdetegi labur bat jarri du herritarren eskura. Hiru galderaren bidez, herrian berdintasunaren egoerari buruzko iritziak, bizipenak eta etorkizunerako erronkak jasoko dira.

Jasotako ekarpenek balioko dute IV. Berdintasun Plana diseinatzeko oinarriak zehazteko. Ondoren, Elhuyarren laguntzarekin, parte-hartze saioak egingo dira herriko askotariko emakumeekin, hausnarketa partekatua egin eta etorkizuneko lehentasunak adosteko.

Ordiziako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu galdetegia betetzera eta prozesuan parte hartzera. Izan ere, herritarren ahotsa eta esperientzia ezinbestekoak izango dira datozen urteetarako berdintasun-politikak eraikitzeko.

Galdetegia HEMEN SAKATUTA bete daiteke.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza