Image
Image

Alotza Haur Eskolak 13:00ak arte eskainiko du zerbitzua ostegunean, tenperatura oso altuak direla eta

Alotza Haur Eskolak 13:00ak arte eskainiko du zerbitzua ostegunean, tenperatura oso altuak direla eta

Bihar, osteguna, tenperatura oso altuak aurreikusi direnez, Ordiziako Udalak erabaki du Alotza Haur Eskolako zerbitzua 13:00ak arte eskaintzea, haur eta hezkuntza-komunitate osoaren ongizatea eta segurtasuna lehenetsiz.

Neurri hau azken egunotan hartutako prebentzio-neurrien barruan kokatzen da, muturreko bero egoeraren aurrean herritarren osasuna babesteko helburuarekin. Udalak egoeraren bilakaeraren jarraipena egiten jarraituko du, eta beharrezkoa izanez gero neurri osagarriak hartuko ditu.

Ordiziako Udalak herritarrei gogorarazten die bero handiko egunetoratako emandako gomendioak jarraitzea komeni dela, bereziki haur txikien, adinekoen eta zaurgarrienak diren pertsonen kasuan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza