Pallars Sobirà eskualdeko ordezkarien bisita Ordizian

Lleidako Pallars Sobirà eskualdeko alkateen, teknikarien eta ordezkarien delegazio bat Goierrin dago egunotan, Goiekiren eskutik, eskualdean garatzen den gobernantza eredua eta lankidetza publiko-pribatuaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. 

Bisitaren barruan, gaur Ordiziako Udaletxean harrera egin die Adur Ezenarro alkateak. Esperientziak partekatzeko eta lurraldeen arteko harremanak sendotzeko aukera izan da.