XII. Mikroipuin Lehiaketa eta XVI. Komiki Lehiaketako sariak banatu dira

Ordizian egin da gaur XII. Mikroipuin Lehiaketa eta XVI. Komiki Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia. Lehiaketak DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude, eta Ordiziako Udalak Jakintza ikastolarekin eta Oianguren institutuarekin elkarlanean antolatzen ditu urtero.

Aurtengo edizioan 211 lan aurkeztu dira guztira, eta epaimahaiak egokitasuna, hizkera eta irudimena hartu ditu kontuan lan sarituak aukeratzeko garaian.

Sari-banaketan izan den Ainhoa Jimenez zinegotziak eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei, “erakusten duten sormenagatik eta lehiaketek urtez urte duten harrera onagatik”.

Hauek izan dira aurtengo saridunak:

Mikroipuinak

DBH

  • 1. saria: Maddi Azurmendi — Zapaldutako inozentzia
  • 2. saria: Unax Insausti Latienda — Tik-Tak

Batxilergoa

  • 1. saria: Naia Olano Huesa — Nire liburua
  • 2. saria: Intza Crespo Lizarraga — Betirako

Komikiak

DBH1

  • 1. saria: Aiuri Sodupe Plazaola — Hori bai sorpresa
  • 2. saria: June Areizaga — Zer da lana?

DBH2

  • 1. saria: Beñat Tejeria — Deabru hiltzaileen “erasoa”
  • 2. saria: Zuhara Agirre Garmendia — Errituala

Lehiaketa hauen helburua gazteen artean irakurzaletasuna, sormena eta euskarazko idazmena sustatzea da.