Santa Ana jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa abian da

Urteroko legez, Ordiziako Udalak Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du. Jaiak iragartzeko kartelaz gain, etxebizitza guztietara banatuko diren programen azala ere izango da. Iazko azken urteetako arrakasta ikusita, aurten ere haurrentzako kategoria jarriko da martxan, eta irabazle izateko aukera edukitzeaz gain, haurrek egindako irudi bat programan txertatuta egongo da.

“Parte hartze zabala izaten du programaren azala aukeratzeko lehiaketak, eta aurten ere jendea animatuko dela espero dugu”, nabarmendu du Manex Berzosa kultura zinegotziak. “Ordiziako jaiak guztionak diren moduan, guztiok izango dugu lehiaketan parte hartzeko aukera”.

Hala, aurten ere 18 urtez azpiko kategoria bat egongo da, haurrena, eta azal nagusiko irudia irabazteko aukera ere izango dute. “Txikienek ere parte hartzea nahi dugu, sormen handiko ikuspegia dutelako eta maila handiko marrazkiak aurkeztu ohi dituztelako”, gehitu du.

Jarraian dituzue lehiaketa arautzen duten oinarriak:

  • Gaia eta kartelaren testua. Kartelaren irudiak Ordiziako Santa Ana jaiekin zerikusia izango du. “SANTA ANA JAIAK 2026 /ORDIZIA”, hori izango da kartel guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Era berean, Ordiziako logotipoa konposizioan integratuta eramango du (goian azaltzen dena). Edukiari eta ideiari dagokienez, ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik aurkeztuko. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  • Partaidetza: nahi duen pertsona orok parte har dezake. Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte, gehienez. Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala baztertu, eta erabakia apelaezina izango da. Ez dira onartuko adimen artifizialarekin egindako lanak.
  • Bi kategoria banatuko dira: 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak. Bi kategorietako edonork irabazi ahalko du 2026ko Santa Ana jaietako programaren azala, eta irabazleak 500 euroko saria jasoko du (18 urtez azpikoa bada guraso edo arduradun baten izenean jaso ahalko da). Bestalde, haurren kategoriako lan bat hautatua izango da programa barnean txertatuta joateko, eta lan horrek 100 euroko bono saria eskuratuko du. 
  • Tamaina. Kartelek 60 zm-ko altuera eta 42 zmko zabalera izango dute, diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.
  • Kolorea eta teknika. Derrigorrez lanaren bertsio digitala (JPG formatuan- erresoluzio onarekin) aurkeztu beharko dute, nahiz eta bertsio fisikoan aurkezteko aukera ere izan. Lanetan egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, testu fitxategi batean edo gutunazal batean hartzailearen datu pertsonalak eta NAN dokumentuaren kopia atxikita egon beharko da.
  • Aurkezteko eguna: kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 24a izango da, 12:00etan.

Lanak aurkezteko bideak hauek dira:

  • Bertsio digitalean: Posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali edo Udaleko Harrera Bulegoan (Udaletxean aurkeztu CD batean).
  • Bertsio fisikoan: Udaleko Harrera Bulegoan, 08:00-13:30 ordutegian.
  • Saria: 500 euroko saria izango da azalaren irabazlearentzat, eta sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo Horrez gain, 100 euroko saria ere emango da, bonoetan gastatu ahal izateko, haurren kategoriako lan hautatuari.

Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatzeko aukera izango du.

Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, akats ortografikoak edo, aldaketak agindu ahal izango lituzke epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

  • Epaimahaia honako hauek   osatuko   dute:   Ordiziako   Udaleko komunikazio eta parte hartze zinegotzia, kultura zinegotzia, berdintasun   eta   aniztasun   zinegotzia; kultura eta berdintasun teknikariak eta Altarte elkarteko kideak.
  • Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Ordiziako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Ordiziako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.