Alotza haur eskolan izango diren aldaketak azaltzeko bilera irekia
Ordiziako Udalak bilera irekia antolatu du, datorren ikasturtera begira Alotza haur eskolari buruzko informazio guztia zabaltzeko. Izan ere, 2026ko irailetik aurrera, Alotza, Haurreskolak Partzuergoaren barruan garatuko baita, eta horrek zerbitzuan hainbat aldaketa ekarriko ditu.
Aldaketa horien berri emateko, gurasoei zuzendutako saio informatiboa egingo da, eta bertan Haurreskolak Partzuergoko ordezkariek eskainiko dute informazioa, familiek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera ere emanez.
Bilera maiatzaren 12an, asteartea, 17:00etan izango da, Udaletxeko batzar aretoan.





