Trenen zarata murrizteko pantaila akustikoak ipiniko ditu ADIFek Joseba Rezola kalean
Trenek sortzen duten zarata murrizteko helburuarekin, ADIFek pantaila akustikoak jarriko ditu Ordiziako Joseba Rezola kalean.
Ekimen hau ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan martxan duen zarataren aurkako ekintza-planaren barruan kokatzen da.
Ordiziaren kasuan, pantaila akustikoak Joseba Rezola kalean instalatuko dira.
Lanak hainbat fasetan gauzatuko dira, eta zenbait kasutan gauez egingo direla jakinarazi du Adifek, tren zerbitzua ez eteteko; izan ere, trenbidearen ezaugarriek ez dute ahalbidetzen lanak eta tren zirkulazioa aldi berean egitea.





