Ezohiko erregularizazio prozesuari buruzko informazioa
Ordiziako Udalak ezohiko erregularizazio prozesuari buruzko informazioa helarazteko laguntza eta orientazioa eskaintzeko neurriak martxan jarri ditu.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20an hasi eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Izapideak bi modutan egin ahal izango dira: bide telematikoaren bidez, ziurtagiri digitala erabilita, edo aurrez aurre, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bestalde, zaurgarritasun txostena behar duten pertsonek Gizarte Zerbitzuetara jo ahal izango dute. Horretarako, pasaportea aurkeztu beharko dute, eta txostena hurrengo egunean jasoko dute. Interesduna bertaratu ezin bada, baimen baten bidez beste pertsona batek egin ahal izango du eskaera.
Informazio saioa
Informazioa osatzeko, Ordiziako Udalak ezohiko erregularizazioari buruzko informazio saio irekia antolatu du. Saioa apirilaren 28an (asteartea) izango da, 18:30ean, Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan.
Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu saio honetan parte hartzera eta informazioa zuzenean jasotzera.





