Alotza haur eskolako 2026-2027 ikasturterako izen-emate epea datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da.
Aste honetan zehar argitaratuko dira ordutegiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko xehetasunak.
Alotza haur eskola datorren ikasturtean Haurreskolak Partzuergoan integratuko bada ere, matrikulazioa orain arte bezala egingo da: presentzialki Alotza haur eskolan bertan, argitaratuko diren ordutegietan.