Image
Image

Ordiziako udaleku irekietako izen ematea

Ordiziako udaleku irekietako izen ematea

Apirilaren 14tik 24ra bitartean zabalik egongo da Ordiziako udaleku irekietarako aurretiko izen-ematea.

2015 eta 2021 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra egingo dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Plazak mugatuak dira, eta behar izanez gero zozketa egingo da. Udalekuetan plaza lortu dutenen zerrenda maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko da Ordiziako Udalaren webgunean.

Izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Udaletxeko arreta bulegoan (08:00-13:30) edo Gazteriako bulegoan (Barrena, astearte eta ostegunetan 16:00-18:00), baita egoitza elektronikoaren bidez ere: www.ordizia.eus⁠ webgunean (ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da).

Kuota arrunta 91 eurokoa da, eta anai-arreben kasuan, bigarrenetik aurrera 81 eurokoa. Diru-sarreren arabera hobariak eskatzeko aukera ere badago.

INFORMAZIO ORRIA

ESKAERA ORRIA

BANKUKO HELBIDERATZEA 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza