Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira Buztuntzan atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak. Bi egunetan Urdaneta eskolara hurbildu diren bizilagun kopurua kontuan hartuta, orotara 140 herritar inguru izan dira parte hartu dutenak. Aipatzekoa da, bestetik, emakumeen eta gizonen asistentzia nahikoa orekatua izan dela.