Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriaLarunbatean, maiatzaren 18an, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien aurkako eta konponbidearen aldeko ekimena ospatuko da Euskal Herri osoko hainbat plazatan. Herrira mugimenduak aurkeztutako ekimen honen barruan eta Ordiziari dagokionez haur jolasak, bigarren eskuko liburu azoka, elkarretaratzea eta dantzari eta txalapartariekin ekitaldi xume bat antolatu dira besteak beste. Hemen bideoa ikusgai: http://bit.ly/12xoXT6