ORDIZIA LAGUNKOIA SUSTATUZ

ORDIZIA LAGUNKOIAOrdizia begirunetsuagoa eraikitzeko topaketa hilaren 13an, Gure Txoko, Jubilatuen elkartean

Hilaren 13an, astelehena, "Ordizia Lagunkoia" izenburuko topaketa egingo da Gure Txokon (Jubilatuen elkartea), 18:00tan, "Euskadi Lagunkoia" proiektuaren ekimenez. Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte gaietako saila, Ordiziako Udalak eta Matia Institutu Gerontologikoak dihardute proiektu horretan eta horren helburu nagusia herritarren eta bereziki adinduen bizi-kalitatea hobetu eta horiei laguntza emateko ekimenak antolatzea da, beti ere herritarren partaidetza ardatz duen gogoeta prozesu batetik abiatuta.

Egitasmoak Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean du oinarri eta hori garatzeko eragile guztien konpromisoa sustatu nahi da. Hitz gutxietan esanda; proiektuaren garapen prozesuan tokiko herritarrak dira protagonista.

Honako esparruetan esku hartzen du egitasmoak: garraioa, etxebizitza, sareak eta gizarte-laguntza, enplegua eta partaidetza, errespetua eta gizarteratzea, komunikazioa eta informazioa, gizarte eta osasun zerbitzuak kanpoaldeko espazioak eta eraikinak.