HASI DIRA ATEZ ATEKO SISTEMAREN PROZESU PARTE HARTZAILEAREN AUZOKAKO BILERAK

DSC 017540 bat lagunek hartu zuten parte

Atzo ospatu zen atez ateko sistemaren inguruko sistema parte-hartzailearen auzokako lehen euskarazko bilera Altamira auzoan. Arratsaldeko 18:30etan egin zen Oianguren Institutuan eta 40 bat bizilagunek hartu zuten parte.

Igor Egurenek, Ordiziako alkatea, Agurtzanek, Nola enpresa, eta Elik, Spora enpresa, izan zuten informazioa eman eta bilera dinamizatzeko ardura. Bileraren lehen partean hondakinen atez ateko bilketa sistemaren inguruan aurretik eginiko bileretan emandako informazioa modu laburrean azaldu zen. Hala ere, auzokako bilera hauetan bigarren zatiak du garrantzia; talde dinamikak eta praktikotasunak alegia.

Talde dinamika horretarako 3 talde txiki antolatu ziren honako gaien inguruan eztabaidatzeko: egutegia, ordutegia eta maiztasuna, garbigunea, papera eta kartoia banaka edo komunitateka jaso, edukiontziak lurrean edo zintzilik, tasak, auzokonposta eta hobariak, neurri zuzentzaileak, bolumen handiak, kasko historikoa, egoera bereziak (jaiak, gabonak, azoka...) eta kaleko zakarrontziak.

Talde txikietan biltzearen helburua jendearen iritzia jasotzea da, amaieran talde handian partekatzeko. Honela, Ordizian ezarriko den sistema herritarren eta herriaren egoerara egokituko da.

Puntu guztiak eztabaidatu ondoren, bileraren edukia eta taldeko giroa baloratu zuten. Eta amaitzeko, arduradunek taldean jasotakoa informazioa, ardurak, zalantzak eta proposamenak partehartzaile guztiekin partekatu zituzten.

Gaur egingo da Altamiran bigarren bilera, gazteleraz, arratsaldeko 18:30etan Oianguren Institutuan.