AUZOLANA OIANGUN MAIATZAREN 25EAN

auzolanaParkearen egoera hobetu nahi da

Lehengo urtean burututako Oianguko partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Prozesuan behin eta berriz aipatutako auzolanerako eguna da eta iritsi da; maiatzaren 25ean, larunbata, egingo da. Hasiera batean apirilaren 27an egitea aurreikusi zen; data horretarako 20 bat lagunek zuten emana izena.  Baina eguraldi txarra egin zuen eta bertan behera utzi behar izan zuten ekitaldia. 

Egun hau, hainbat lan egiteko erabiliko da, besteen artean: erretegi, mahai eta aulkien konponketak, garbiketa eta txukunketa lanak...Honetarako, deia zabaltzen diegu ordiziar guztiei auzolanera anima daitezen.

Izen ematea: Goizez Udaleko Harreran 943 88 58 50/ Arratsaldez Barrena Kultur etxean 943 80 56 30 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan, maiatzaren 22a izango da azken eguna. Konponketa lanetan aritua edo ez zehaztea eskatzen da, izen emandako jendearen arabera, taldeak antolatzeko. NANa aurkeztea beharrezkoa izango da segurua egin ahal izateko. 

Adina: 16 urtez gorakoak.

Haurrentzako zaintza zerbitzua egongo da eta amaitzean, guztientzat hamaiketakoa.