ATEZ ATEKOAREN INGURUKO PARTE-HARTZE PROZESUA ABIAN DA

DSC 0124230 lagun inguru bildu dira bi batzar irekietan

Atzo, maiatzak 6, arratsaldeko 18:30etan Herri Antzokian egin zen euskarazko lehen batzar irekiarekin jarri zen martxan atez atekoaren prozesu parte-hartzailea. Gaur ospatu da bigarren batzar irekia, baina oraingoan gazteleraz. Atzokoan 110 lagun hurbildu ziren Herri Antzokira eta gaur etorri direnen kopurua antzekoa dela kontuan izanik, orotara 230 bat lagunek hartu dute parte deialdi ireki hauetan.

Batzar irekien helburua izan da herritarrei atez atekoaren gaineko laburpen osatu bat ematea. Horregatik, Udaleko arduradunez gain Ordiziak hondakinekiko duen jarreraren nolakotasuna eta herriaren beraren egoera aztertu duten teknikariek azalpenak eman dituzte. Ordiziak duen birziklatze tasa, erraustegiak erabiltzearen ondorioak, edukiontzien erabilera edota atez atekoaren kostua izan dira, besteak beste, batzarretan azaldu dituztenak.

Bihartik aurrera egingo diren auzokako bileretan hondakinen kudeaketa sistemaren berriaren nondik norakoak eztabaidatuko dira. Hauetan bilketaren egutegia, maiztasuna, ordutegia, edukiontzien kokalekua edota jai diren egunetan zer egin eztabaidatuko da. 

 Batzar orokor irekia euskaraz:

 

Egutegiak

 

Batzar orokor irekia gazteleraz: