Zaintza Mahaiak bultzatuta, zaintzaren diagnostikoa

Ordiziako Zaintza Mahaiak bultzatuta herriko zaintza lanen inguruko diagnostikoa egiten ari da, herri mailan ematen diren zaintzen errealitatea aztertzeko asmoz. Honako estekan duzue inkesta, eta aldez aurretik zuen parte hartzea eskertzen da. ORDIZIAKO ZAINTZEI BURUZKO DIAGNOSTIKOA
Gainera, Ordiziako Zaintza Mahaiaren entzute komunitarioko saioan ateratako edukiak marrazki bidez jaso ziren, eta orain ikusgai egongo dira azaroaren 7ra bitartean, Barrenan.