HERRIKO ERAGILEEKIN BILERETAN JARRAITUZ

Atez ate 02Ostegun eta ostiralean herriko talde eta elkarteekin bilduko da Udala

Ordiziako Udala atez ateko hondakinen bilketa martxan jartzeko lanak aurreratzen ari da dagoeneko. Apirilean sistema berriaren ezarpenaren inguruko planteamendua azaldu eta eragile desberdinekin iritziak partekatzeko bilera erronda hasi zuen Udal Gobernuak.  Lehen bilerak Atez Atekoaren Kontrako Herri Ekimenarekin, Ordiziako Zero Zabor taldearekin, herriko merkatari, ostalariekin eta eragile politikoekin izatea aurreikusi zen.

Hori horrela, aste honetako ostegunean eta ostiralean herriko eragileekin bilduko da Udala. Ostegunean, hilak 2, arratsaldeko 19:00etan kirol eta kultur taldekin izango da bilera Udaleko Pleno Aretoan. Eta aldiz ostiralean, hilak 3, elkarte gastronomikoekin egingo da bilera arratsaldeko 18:30etan Barrenako Areto Nagusian. Horietan atez ateko hondakin bilketaren inguruko informazio orokorra emateaz gain, eskariak eta galderak entzun eta erantzungo dira.