LARUNBATEAN AUZOLANA OIANGUN

auzolanaParkearen egoera hobetzeko lanak egingo dira

Lehengo urtean burututako Oianguko partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Prozesuan behin eta berriz, aipatutako auzolanerako eguna da eta iritsi da, larunbat honetan, Apirilaren 27an hain zuzen (goizez).

Egun hau, hainbat lan egiteko erabiliko da, besteen artean: erretegi, mahai eta aulkien konponketak, garbiketa eta txukunketa lanak...

20 bat lagunek eman dute izena eta goizeko 9etan Oianguko Sarreran geratuko dira. Eguraldi txarra izanez gero, hau da euria eginez gero, beste egun baterako utzi beharko da. Ostiral arratsaldean jakinaraziko da, bertan behera uztea erabakiz gero.