Lehengo urtean burututako Oianguko partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Eguraldi ona badator, eta prozesuan behin eta berriz, aipatutako auzolanerako eguna ere finkatu dugu jada, Apirilaren 27a hain zuzen (goizez).
Egun hau, hainbat lan egiteko erabiliko da, besteen artean: erretegi, mahai eta aulkien konponketak, garbiketa eta txukunketa lanak...Honetarako, deia zabaltzen diegu ordiziar guztiei auzolanera anima daitezen.
Izen ematea: Goizez Udaleko Harreran 943 88 58 50/ Arratsaldez Barrena Kultur etxean 943 80 56 30 edo
Adina: 16 urtez gorakoak.
Haurrentzako zaintza zerbitzua egongo da eta amaitzean, guztientzat hamaiketakoa.